09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

184 MANUEL DE LEKUONA.—OBHAS COMPLETAS

INDIANOA BERE JAIOT-ERRIAN

Zer egin dute Indianoak beren jaiot-erriarentzat? Zer da Indianoa

bere Errian?

Indianoa bere Jaiot-errian beti ere "Instituzio" bat izan da. Ori ao

betean esan diteke. Instituzio bat. Ekonomian batez ere.

Euskalerriko Ekonomiaz ari naiz. Euskalerriko Ekonomian, Ekonomi-oñarria,

bertako euskaldunaren lana, produkzioa, izan da beti. Nekazari-produkzioa,

urria, oso urria ta eskasa. Bañan Industri-produkzioa,

ona, oso ona. Asi burni-olaetatik, eta itxas-ontzietara. Ao betean esan

bait diteke, berriz ere, euskaldun Olagizonak ornitu izan dituztela burnierrajaz

Espaiñia-ko balkoi apain guztiak; gai ontan errepin-esaera zaarra

bait da arako "D.e Vizcaya el hierro" dion esaera ura.

Eta, ala berean, itxas-ontzi kontuan esan bait diteke, Ondarrabia'tik

asita Portugalete arte, gure kostalde guztia barkogiñako Astillero bat

izan dala dana. Ao betez esan diteken bezela, baita, Eibar-Plaentxi ta

Elorrio'kp Armeriak ornitu izan dituztela arkabuzez eta kañoiz, Espaiñia'ko

Infanteriako eta Artilleriako kuartelak.

Gauzak, diran bezela.

Bañan ori ere bai : lanaren ta lanezko ekonomi-oiñarri onen inguruan

izan du gure Ekonomiak, saietsetiko beste laguntzalle on bat: Indianóaíren

urréa. Indianoaren urrezko inyekzioak asko ta asko bizkortu

izan du beti Euskalerriko Ekonomia. Osaba indianoak Ameriketa'tik bidalitako

diruz, asko ta asko baserri biurtu izan dira Euskalerrian Palazio

ta Jauregi. Ikús Baztan Balladá Nafarroa'n. Gaur ango baserri bakoitza

Palazio bait da Baztan'en; Bsra'n eta Lesaka'n, Narbarte'n eta Sunbilla'n,

Irurita'n eta Elizondo'n... Gure Ekonomiaren luzimenduari asko

lagundu dio benetan, Indianoaren diruak.

Ori norberaren, etxe bakoitzaren lurrean; ez bait da gertatu gutxiagorik

Erri-gauzetan. Ainbeste Hospital, Indianoren baten diruz egiñak,

Oyartzun'go Hospital zarra bezela, bere Elizatxo dottorearekin,; eta An-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!