09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

UHDIÑOLA INDIANOA 181

bere paperetan —asieran batez ere— "Capitán" bezela azaltzen dan :

"El Capitán Francisco de Urdiñola".

Bi bide oiek elkarrengandik ondo bereiztea, gauza bearrezkoa da,

Ameriketako Historia adieraztekoan. Konkista-bideak akats eta oker asko

izan bait zituan; ez Kolonizatzalle-bideak. Eta Kolonizatzalle-bidea

izan zan batez ere, Ameriketa'n euskaldunen señalea, señalerik ezagunena

eta nabarmenena. Ala, leen aipatu degun, Zumarraga'ko seme Migel

Lopez de Legazpi bat, eta... ala gure Frantzisko de Urdiñola : Koloniza-

Izalle "a ultrantza"... Ala azalduko zaigu gure Histori txiki ontan...

Konkistatzalleen akatsa —geiena egozten zaiena— lapurreta zan. Bertako

indioak zituzten lurrik onenak, aberatsenak, emendik ara joandako

Konkistatzalleak indioai kendu eta berentzako artzen zituztela. Lurrik

onenak, lurrik erosoenak, lurrik aberr.tsenak, berentzakotu. Orrek naita-ez

indioen gorrotoa sortu bear, eta gorrotoarekin batean indioak beren

lurrak indarrez .eta armaz defenditzea. Eta ortik, burruka. Indioak

beren lurrak babesten; eta Konkistatzalleak, ostutakoak zaitzen...

INDIANOAK AMERIKARENTZAT

Indianoak benetako "Instituzioak" izan dira gure artean ia orain arte,

bai Ameriketa'rentzat, bai beren Jaiot-erriarentzat.

Zer ziran Ameriketa'rentzat?; eta zer, beren jaiot-erriarentzat? Zer

ziran berez? eta zertan bilakatzen ziran urteen buruan? zorionez? zoritxarrez?

Bi galdera, nere Itzaldi ontan pixka bat argitu nai nituzkeanak.

Asi gaitezen aurrenekotik : "Zer izan dira indianoak Amerikarentzat?".

Pakezko bidez Ameriketa'ra zijoazen indianoak eskubide zuten,

Jan-egiñaz, ango ondasunetatik pro!jetxatuaz an bizi izateko : gizalegezko

eskubide jatorra, "Derecho Natural" zuten, pake-bidez joan ezkero.

Eta, ala berean, ango indioak etzeukaten Gizalegezko eskubide jatorrik,

ara ola zijoazen indianoai beren bideak galerazteko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!