Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask Descargar publicación - Eurobask

07.05.2013 Views

Koldo Gorostiaga Ezker abertzalearentzako argi dagoena zera da: Diskurtso ofiziala eta errealitatea ez datoz bat. Ditugun kezkak gure lurraldeari buruz ez dira naturalak baizik eta pairatzen dugun sistema ultraliberalaren ondorioak. Gure ama-lurrari eten gabe bizitza eta bertan bizitzeko gaitasuna lapurtzen zaizkio eta inor gutxi arduratzen da. Gure aukera, Iñaki Antigüedad, EHko parlamentariaren hitzetan, hauxe litzateke: “Lurraldea eta lurraldetasuna ez dira, inondik ere gauza bera. Bailara, ibar, mendialde, herrixka eta hirigune bakoitzari bere zeregin eta funtzioa propio onartu eta bermatzen dizkion lurralde antolamendu orekatu eta horizontalean integratuta behar dugu,...” “Euskarak kasuko Kontseilua sortu duen bezala, lurraren eta lurraldearen defentsan dihardutenak biltzeko egitura” eraginkorraren alde egiten du deia. Eta gero, Eguzki taldeak aurkeztu berri duen proposamenarekin bat eginez, mugaz bi aldeetako ikuspegi integrala behar-beharrezkotzat jotzen du Unibertsitateko irakasle honek. Ikuspegi honen arabera, teknologia berriko burdinbide sare baten premia azpimarratzen dugu (10) eta era berean gure botere publikoen engaiamendua eskatzen dugu baita ere. Pairatzen dugun eredu ofizialatik at beste aukerarik egon badago Europan, eta horren ekarpenaren inguruan gogoeta gune bat sortzearen alde gaudela esan behar dugu, argi eta garbi. Gainera guk dagoenekoz zenbait oinarri finkatu ditugu Euskal Herriko burdinbidearen zutabeak zeintzuk izan behar diren zehazteko. Hasteko, argi dugu trenbideak paper garratzitsu bat bete behar duela Euskal Herriko garraiosisteman, merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko. Beste garraio bide batzuekin konparatuz abantaila ekologiko, ekonomiko eta sozial haundiak dituelako. Dena dela, ez gara zerotik abiatzen. Dagoenekoz gure lurraldea azpiegitura desberdinekin urratuta dago eta horregaitik trenbideak gaur egun martxan dauden garraio-sistemak eta azpiegiturak osatu behar ditu, intermodalitatea bultzatuz. Bestalde, gaur egungo RENFE-ko sare nagusiak duen ibilbidea bizkarrezur egokia dela iruditzen zaigu. Baiona-Altsasu-Iruña-Kastejon alde batetik eta Altsasu-Gasteiz bestetik, ardatz nagusi egokia osatzen dute gure garraio-sisteman burdinbideak funtzio garrantzitsua jokatzeko. Ibilbide hau egokiena dela uste dugu Euskal Herriko barne uztardura lortzeko eta kanpo-lotura ona edukitzeko Atlantiar, Mediterranear eta Ipar Europear ardatzekin. Gero, ardatz nagusi honi txertatu beharko dizkiogu beste azpiegiturak, horien artean gaur egungo Eusko Trenbide eta FEVEko sareak. Egitasmo egokia egiteko Euskal Herriko burdinbide sare osoa gestionatuko duen Euskal Ente Publiko bakar bat sortzea ezinbesteko beharra ikusten dugu. Hala ere, zaharkituta gelditu delako, egungo trenbide sarea berritzearen aldakoak gara, besteak beste tarte batzuk bikoiztuz (Nafarroan kasu), zerbitzu orokorraren hobekuntza bultzatuz eta Beasaindik Altsasuraino tarte berria eginez. Gainera, Gasteiz-Bilbo lotura garrantzitsuari buruz soluziorik onena eztabaidatzeko prest gaude. Bilboko portuko merkantziak ateratzeko arazoari ere irtenbide egokia bilatu behar diogu. Abiadurari dagokionez, Euskal Herria egituratzen duen abiadura nahi dugu. Ez soilik hiriburuen arteko egituraketa bermatzeko, baita eskualdeen nahiz herrien artekoa ere. 236 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1

Sare transeuroparrei buruzko euskal ikuspegi bat: ingurugiroa, azpiegiturak eta burujabetasun eza Bestalde, Euskal Herritik kanpora begira, horra hor delako Covention concerning the protection of Alps 1991. urtekoa eta azkenengo hamarkada honetan berari erantsi zaion hainbat Protokolo eredugarriak. Azter ditzagun bada besteen eskarmentuak. Horretarako esanguratsua dugu Alpeen inguruan aipaturiko nazioarteko hitzarmen honek Europar Batasuneko Estatukide ez den Suizari eskaini dion aukera: “Les incidences des infrastructures de transport sont concentrées dans les vallées habitées: la région des Alpes enregistre donc des impacts graves provoquées par le bruit du trafic et la pollution, en particulier par l‟ozone et le plomb. Le conflit potentiel entre les exigences de transport et la protection de l‟environnement montagneux se vérifie par l‟expérience de l‟Autriche, où une réduction des charges sur l‟infrastructure routière pour respecter la législation communautaire s‟est accompagnée d‟une augmentation du trasport de marchandises. En revanche, le protocole relatif au trafic au titre de la Convention alpine a permis au transport ferroviaire suisse d‟atteindre une part de 70% pour le transport de marchandises en transit.” Europako Ingurugiro Agentziak dixit. (L‟environnement dans l‟Union européenne à l‟aube du XXIème siècle 1999). Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1 237

Koldo Gorostiaga

Ezker abertzalearentzako argi dagoena zera da: Diskurtso ofiziala eta errealitatea ez datoz

bat. Ditugun kezkak gure lurraldeari buruz ez dira naturalak baizik eta pairatzen dugun sistema

ultraliberalaren ondorioak. Gure ama-lurrari eten gabe bizitza eta bertan bizitzeko gaitasuna

lapurtzen zaizkio eta inor gutxi arduratzen da.

Gure aukera, Iñaki Antigüedad, EHko parlamentariaren hitzetan, hauxe litzateke: “Lurraldea

eta lurraldetasuna ez dira, inondik ere gauza bera. Bailara, ibar, mendialde, herrixka eta

hirigune bakoitzari bere zeregin eta funtzioa propio onartu eta bermatzen dizkion lurralde

antolamendu orekatu eta horizontalean integratuta behar dugu,...” “Euskarak kasuko Kontseilua

sortu duen bezala, lurraren eta lurraldearen defentsan dihardutenak biltzeko egitura”

eraginkorraren alde egiten du deia. Eta gero, Eguzki taldeak aurkeztu berri duen

proposamenarekin bat eginez, mugaz bi aldeetako ikuspegi integrala behar-beharrezkotzat

jotzen du Unibertsitateko irakasle honek.

Ikuspegi honen arabera, teknologia berriko burdinbide sare baten premia azpimarratzen

dugu (10) eta era berean gure botere publikoen engaiamendua eskatzen dugu baita ere.

Pairatzen dugun eredu ofizialatik at beste aukerarik egon badago Europan, eta horren

ekarpenaren inguruan gogoeta gune bat sortzearen alde gaudela esan behar dugu, argi eta

garbi.

Gainera guk dagoenekoz zenbait oinarri finkatu ditugu Euskal Herriko burdinbidearen

zutabeak zeintzuk izan behar diren zehazteko.

Hasteko, argi dugu trenbideak paper garratzitsu bat bete behar duela Euskal Herriko garraiosisteman,

merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko. Beste garraio bide batzuekin konparatuz

abantaila ekologiko, ekonomiko eta sozial haundiak dituelako.

Dena dela, ez gara zerotik abiatzen. Dagoenekoz gure lurraldea azpiegitura desberdinekin

urratuta dago eta horregaitik trenbideak gaur egun martxan dauden garraio-sistemak eta

azpiegiturak osatu behar ditu, intermodalitatea bultzatuz.

Bestalde, gaur egungo RENFE-ko sare nagusiak duen ibilbidea bizkarrezur egokia dela

iruditzen zaigu. Baiona-Altsasu-Iruña-Kastejon alde batetik eta Altsasu-Gasteiz bestetik, ardatz

nagusi egokia osatzen dute gure garraio-sisteman burdinbideak funtzio garrantzitsua jokatzeko.

Ibilbide hau egokiena dela uste dugu Euskal Herriko barne uztardura lortzeko eta kanpo-lotura

ona edukitzeko Atlantiar, Mediterranear eta Ipar Europear ardatzekin. Gero, ardatz nagusi honi

txertatu beharko dizkiogu beste azpiegiturak, horien artean gaur egungo Eusko Trenbide eta

FEVEko sareak. Egitasmo egokia egiteko Euskal Herriko burdinbide sare osoa gestionatuko

duen Euskal Ente Publiko bakar bat sortzea ezinbesteko beharra ikusten dugu.

Hala ere, zaharkituta gelditu delako, egungo trenbide sarea berritzearen aldakoak gara,

besteak beste tarte batzuk bikoiztuz (Nafarroan kasu), zerbitzu orokorraren hobekuntza

bultzatuz eta Beasaindik Altsasuraino tarte berria eginez.

Gainera, Gasteiz-Bilbo lotura garrantzitsuari buruz soluziorik onena eztabaidatzeko prest

gaude. Bilboko portuko merkantziak ateratzeko arazoari ere irtenbide egokia bilatu behar diogu.

Abiadurari dagokionez, Euskal Herria egituratzen duen abiadura nahi dugu. Ez soilik

hiriburuen arteko egituraketa bermatzeko, baita eskualdeen nahiz herrien artekoa ere.

236 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi

ISBN: 84-7248-869-1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!