Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask Descargar publicación - Eurobask

07.05.2013 Views

Koldo Gorostiaga Sare transeuroparrak Euskal Herriari eskatzen diona gure herriak ez duela ematerik, bere gizarteak goitik-beherako jasangaitza litzatekeen txikizioa pairatuko lukeelako. Eusko Jaurlaritzak, erabat tematurik AHTren planarekin, ez du amorerik eman nahi eta itsuarena egiten du. Gure gizarte ordezkari guztiekin eztabaida zabalduz beste aukeraren baten bila ahalegindu ordez, nahiago du sistema ultraliberalaren zaindari gisa aritzea. Ekologisten hitzetan “ordezkatzen dituen tokiko botere politiko ekonomikoek, Europatik ezartzen diren planak hemen bultzatzea onartuz, plan horietara moldatzen eta etekin propio handiena ateratzen ahalegintzen dira. Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailburuak, bere aldetik, argi utzi du “mahai gainean dagoen burdinbide eredua aldaezina dela...sare transeuroparrari eskatzen ari zaizkion abiadurak gaur egungo sistemak ematerik ez dituela” eta. Duguna eguneratzeak derrigorrezko kirurgiako ebakuntza eskatzen duela gogorarazi digu Kontseilariak, Euskal Herriak “presentzia propioa” izan behar duelako Europan zabaltzen diren eskenatoki berrietan. Haatik, joan den azaroan Juan José Ibarretxe eta Alain Rousset -Euskal Autonomo Elkarte eta Akitaniako buruak- Bordelen bildu ziren AHT proiektuei bultzatzearren eta Frantziako eta Espainako Gobernuei galde eginez “Akize-Gazteiztik pastzen den Paris-Madril burdinbide proiektua ez dezaten berantzerat utz”, Amann Sailburuaren hitzetan. Agintarien logika beraz Europako ereduren ezinbestekotasunean datza, eta horren alde egiteagatik prest daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta baita Lapurdi ere, kirurgia mahainetik pasarazi, oso mingarria izan arren. Portaera hau gure irudiko, neurriz kanpokoa izateaz gain, ez dator bat Europan bertan erabiltzen diren beste anitz eredukin. Harrigarria bada ere, esate baterako, euskal orografiarekin antza haundia duen Galiciako trenbidearen plana, -hain zuzen, Portugalekiko egingo duen etorkizuneko lotura- beste irizpide zeharo ezberdinaren bitartez bideraturik dago jadanik, Galiciako Komunitate Autonomo, Espainia eta Portugaleko gobernuen adostasunarekin. Izan ere, Portugaleko mugatik abiatuko den Tuy-Ferrol Atlantiko-ardatza orduko 160 kilometroko abiadurakoa izanen da, Espainako Sustapen Ministerioak ingurugiroaren babeserako hala erabaki duenez: “Dada la sensibilidad ambiental de esta zona, adaptar este corredor a velocidades mayores de 160 km/h provocaría impactos ambientales muy grandes” (B.O. Congreso de Diputados 1999/12/23). Beraz, Portugal eta Espainiako Gobernuek (Galiziakoak harrizko gonbidatuaren rola izanik, arlo honetan eskumenik gabekoa baita) Galiziako trenbideari buruz adostutako irizpideak, Frantzia eta Espainiako Gobernuek (Jaurlaritzaren laguntzarekin) Euskal Herriari buruzko burdinbidearen planaz erabili dituzten irizpide erabat ezbezelakoak izan dira, euskaldun gehienen kalterako. Nolanahi ere, euskaldunen patu txarraren zergatiak beste eremu batean atzeman behar dira; hots, Politikan. III. BURUJABETASUN EZA Ingurugiro eta azpiegituren arazoak arakatzen hasi orduko, subiranotasun ezarekin topo egiten dugu halabeharrez. Iparraldean, argi dagoenez, bertakoen botere izpirik ez dago. Den dena kanpotik erabakitzen baita arlo guztietan, salbuespenik gabe. Ingurugiro eta azpiegiturari buruzko erabakitzeko ahalmena beraz Iparraldetik at kokatzen da. Hegoaldeko bi Autonomi Elkarteen kasuetan Espainiako botere nagusiekiko egoera antzekoa dugu. Beren arteko harremanak, berriz, Espainiako Konstituzioaren argipean aztertu behar dira eta ondoren, argi horri buruzko Auzitegi Konstituzionalak eginiko jorraketa jurisprudentzialak izango du beti azken hitza. 234 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1

Sare transeuroparrei buruzko euskal ikuspegi bat: ingurugiroa, azpiegiturak eta burujabetasun eza Horrela, jakin badakigu, jarduera ekonomikoaren oinarriak eta planifikazioa Estatuari dagozkiola (E K. 149.1.13 art), garraioarena (E K. 149.1.21) eta ingurugiroarena ere (E K. 149.1.25 art.). Bestalde, “interes orokorra” tartean dagoelarik -ingurugiro eta azpiegitura kasu, adibidez- beti ere Estatu espainolari dogozkio oinarrizko eskumenak (Auziegi Kont. 1988/7/20ko Epa). Euskal Komunitate Autonomoei beraz bigarren mailako eskumenak bakarrik gelditzen zaizkie ingurugiro eta azpiegituren arlotan. Garraioari dagokionez, delako Ley de Ordenación de los transportes Terrestres (LOTT) 16/1987koa, Estatu espainolean indarrean dago gaur egun ere, nahiz eta tartean hamaika erregelamenduz erantsita egon (araugile-teknika, bestalde, nahiko kritikagarria berez). Bere araupidepean lurretik dabilen garraio mota guztiak kokatzen dira eta LOTT honen bitartez Europako Direktibak barneratzen eta egokitzen dira. (Besteak beste, 1999/62 CEko Direktiba- ”Euroviñeta” izenez ezagutua- kamioiek azpiegiturak erabiltzeagatik ordaindu beharko dituzten tasei buruzkoa). Aipatutako LOTT honek ez du inolaz ere arrazionaltasun minimo bat lortu garraio enpresen atomizazioaz, duela ehun urte baino gehiagoko egoera berdinean aurkitzen baikara: bidaiaren errepide-garraio enpresak bost mila dira gutxi-gora-behera Estatu espainolean eta 20 autokar baino gehiagorekin %5 besterik ez dira; eta merkantziei dagokionez, 68 mila enpresa baino gehiago daude eta 5 kamioi baino gutxiago dutenek %70 dira. Irudi hauek garraio munduaren baitan “autopatronoek” duten eragina nabarmenki azalarazten dute, eta era berean, errepidegarrioaren “gehiegizko eskaintza” ere. Bainan LOTT honek ekarri duen gaitz okerrenetarikoa trenbidearen bazterketa izan da , “Otro de los profundos cambios que ocasiona la LOTT - dio J.M. González Carbajal García- es el relativo a la erradicación definitiva de nuestro ordenamiento de las medidas de protección del transporte por ferrocarril...” (El transporte público de mercancías por carretera 1999). Beraz, errepide garraioaren nagusitasuna ez da menturaz gertatu. Espainako Estatuaren kontrolak garraio sistemari buruz ahuldurik azaldu arren, Komunitate Autonomoen garraio propioa dela eta, tinko darrai. Garraio sare nagusiei begira Estatuak ez du amorerik eman, betidanik garraio sareak Estatuaren batasunaren adierazbide gisa erabiliak izan direlako: “Las redes de transporte -dio G. Ariño Ruiz- son factores determinantes de la unidad política y de la integración social de los pueblos” (A. Calonge Velázquez Autonomía política y unidad de mercado en la Constitución española de 1978 -1988- liburuaren hitzaurrean). Ikuspegi politiko horrekin bat etorriz, LOTTen 6. artikuluak ez du zalantza izpirik ere gordetzen: “El Gobierno de la Nación, de conformidad con lo previsto en el artículo 97 de la Constitución, fija los objetivos de la política general de transportes, y en el ámbito de sus competencias asegura la coordinación de los distintos tipos de transporte terrestre entre sí, y con los demás modos de transporte, y procura la adecuada dotación de las infraestructuras precisas para los mismos”. Hona hemen Komunitate Autonomoen zorioneko konpetentziek jasaten duten menpekotasuna. Hau dela eta, Sare Transeuroparren erronkari aurre egiteko Euskal Herriak, behar beharrezko lukeen ahalmenik gabe egonez, ezin du dagoen egoerarekin konformatu, bere etorkizuna jokoan baita. Baina, zorigaitzez, arazo honek eskatzen duen portaera trinkorik ez da inondik ere somatzen Iruñeko eta Gasteizko Gobernu Autonomoen aldetik, Espainako Konstituzioak erabakitzen duen ahalmenen banaketa gordin-gordinki onartu dutelako, nahitara Iruñearen kasuan, eta nahi izan gabe Gasteizen kasuan. Irtenbide bakarra hiritar guztien erantzukizuna esnaraztean datza. Honek jakina, ez du garaipena segurtatzen baina garaipenaren bidea zabaltzen du edo gutxienez hondamendiarena oztopatuko du segurki. Hausnarketa honetan euskal arduradun ororen elkar-laguntza ahalik eta azkarrenean biltzeak premia larria dauka. Dagoeneko biziki berant baigabiltza. Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1 235

Sare transeuroparrei buruzko euskal ikuspegi bat: ingurugiroa, azpiegiturak eta burujabetasun eza

Horrela, jakin badakigu, jarduera ekonomikoaren oinarriak eta planifikazioa Estatuari

dagozkiola (E K. 149.1.13 art), garraioarena (E K. 149.1.21) eta ingurugiroarena ere (E K.

149.1.25 art.). Bestalde, “interes orokorra” tartean dagoelarik -ingurugiro eta azpiegitura kasu,

adibidez- beti ere Estatu espainolari dogozkio oinarrizko eskumenak (Auziegi Kont. 1988/7/20ko

Epa). Euskal Komunitate Autonomoei beraz bigarren mailako eskumenak bakarrik gelditzen

zaizkie ingurugiro eta azpiegituren arlotan.

Garraioari dagokionez, delako Ley de Ordenación de los transportes Terrestres (LOTT)

16/1987koa, Estatu espainolean indarrean dago gaur egun ere, nahiz eta tartean hamaika

erregelamenduz erantsita egon (araugile-teknika, bestalde, nahiko kritikagarria berez). Bere

araupidepean lurretik dabilen garraio mota guztiak kokatzen dira eta LOTT honen bitartez

Europako Direktibak barneratzen eta egokitzen dira. (Besteak beste, 1999/62 CEko Direktiba-

”Euroviñeta” izenez ezagutua- kamioiek azpiegiturak erabiltzeagatik ordaindu beharko dituzten

tasei buruzkoa).

Aipatutako LOTT honek ez du inolaz ere arrazionaltasun minimo bat lortu garraio enpresen

atomizazioaz, duela ehun urte baino gehiagoko egoera berdinean aurkitzen baikara: bidaiaren

errepide-garraio enpresak bost mila dira gutxi-gora-behera Estatu espainolean eta 20 autokar

baino gehiagorekin %5 besterik ez dira; eta merkantziei dagokionez, 68 mila enpresa baino

gehiago daude eta 5 kamioi baino gutxiago dutenek %70 dira. Irudi hauek garraio munduaren

baitan “autopatronoek” duten eragina nabarmenki azalarazten dute, eta era berean, errepidegarrioaren

“gehiegizko eskaintza” ere.

Bainan LOTT honek ekarri duen gaitz okerrenetarikoa trenbidearen bazterketa izan da ,

“Otro de los profundos cambios que ocasiona la LOTT - dio J.M. González Carbajal García- es

el relativo a la erradicación definitiva de nuestro ordenamiento de las medidas de protección del

transporte por ferrocarril...” (El transporte público de mercancías por carretera 1999). Beraz,

errepide garraioaren nagusitasuna ez da menturaz gertatu.

Espainako Estatuaren kontrolak garraio sistemari buruz ahuldurik azaldu arren, Komunitate

Autonomoen garraio propioa dela eta, tinko darrai. Garraio sare nagusiei begira Estatuak ez du

amorerik eman, betidanik garraio sareak Estatuaren batasunaren adierazbide gisa erabiliak izan

direlako: “Las redes de transporte -dio G. Ariño Ruiz- son factores determinantes de la unidad

política y de la integración social de los pueblos” (A. Calonge Velázquez Autonomía política y

unidad de mercado en la Constitución española de 1978 -1988- liburuaren hitzaurrean).

Ikuspegi politiko horrekin bat etorriz, LOTTen 6. artikuluak ez du zalantza izpirik ere

gordetzen: “El Gobierno de la Nación, de conformidad con lo previsto en el artículo 97 de la

Constitución, fija los objetivos de la política general de transportes, y en el ámbito de sus

competencias asegura la coordinación de los distintos tipos de transporte terrestre entre sí, y

con los demás modos de transporte, y procura la adecuada dotación de las infraestructuras

precisas para los mismos”. Hona hemen Komunitate Autonomoen zorioneko konpetentziek

jasaten duten menpekotasuna.

Hau dela eta, Sare Transeuroparren erronkari aurre egiteko Euskal Herriak, behar

beharrezko lukeen ahalmenik gabe egonez, ezin du dagoen egoerarekin konformatu, bere

etorkizuna jokoan baita.

Baina, zorigaitzez, arazo honek eskatzen duen portaera trinkorik ez da inondik ere somatzen

Iruñeko eta Gasteizko Gobernu Autonomoen aldetik, Espainako Konstituzioak erabakitzen duen

ahalmenen banaketa gordin-gordinki onartu dutelako, nahitara Iruñearen kasuan, eta nahi izan

gabe Gasteizen kasuan.

Irtenbide bakarra hiritar guztien erantzukizuna esnaraztean datza. Honek jakina, ez du

garaipena segurtatzen baina garaipenaren bidea zabaltzen du edo gutxienez hondamendiarena

oztopatuko du segurki. Hausnarketa honetan euskal arduradun ororen elkar-laguntza ahalik eta

azkarrenean biltzeak premia larria dauka. Dagoeneko biziki berant baigabiltza.

Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi

ISBN: 84-7248-869-1

235

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!