Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask Descargar publicación - Eurobask

07.05.2013 Views

Koldo Gorostiaga Iparraldean, Hendaiatik Akizeraino (Landak), egunero ikusten dugu “TGV” delako lehen belanauldiko AHTaren adibidea. Nahiko motel dabil oraino, betiko burdinbide moldatugabearen ildotik baitoa. Frantziako “SNCF”, TGVrentzat burdinbide berri bat egiteko asmoz dabil aspalditik. Horren alde darabilen argudio nagusia, Akize eta Hendaiaren artean, 39 minutuko irabaztea da. Burdinbide berri honen aurka, ahots asko altxa da, batez ere, Iparraldeko ekologistena. Azken hauen argudioari kasu egiten badiogu, irabazpena minutu bakarrekoa besterik ez da izanen, gainontzeko 38 minutu berdin irabaziko bailirateke, betiko burdinbidea erabiliz, Hendaian treinaren ardatz aldaketa ekiditen bada eta Baionatik Bidasoaraino, geldialdiak kentzen badira. Beraz, minutu bat ez besterik irabazteagatik, 5 mila milioi libera xahutuko dira. Horretaz gain, Frantzian zehar, TGVren esperientziak erakusten digu, enplegu murrizketak sortzen dituela gainontzeko burdinbide sareari buruzko “Kanibalismoa” eragiten duelako: 1992 urtean, “SNCF”ek 4500 lanpostu desagertarazi zituen eta 1993 urtean, 6500 lanpostu. Halere, AHTren arazoa, gizarte osoaren ikuspegitik aztertu beharreko zerbait da. Ez dugu ahantzi behar, azken 100 urteetan, trenaren funtzio garrantzitsuenetariko bat, sare funtzioa betetzea izan dela, gizartea irrigatzea; hau da, lurralde barneko hiritar multzo desberdinen harremanak erraztea. Gaur egun, aldiz, AHTren funtzioa, megapolien arteko loturak azkartzea da, bainan tartean dagoen eremua, biztanleak barne, basamortu bihurtzen du. Gure zorionerako, Euskal Herrian oraindik hiri nagusietatik aparte, biztanleen multzoek (gure herrihiriek) beren dinamika eta bizi propioarekin jarraitzen dute, Europako beste lekuetan ez bezala. ENVIRONMENT IN THE EUROPEAN UNION AT THE TURN OF THE CENTURY 232 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1

Sare transeuroparrei buruzko euskal ikuspegi bat: ingurugiroa, azpiegiturak eta burujabetasun eza Errepideko zirkulazioko istripuek eragindako heriotzak Bestalde, Iparraldea oso txikia da eta AHTren ildo berriak beharko lukeen eremu propioak (gutienez 35 metroko zabalera, trenbidearen alde bakoitzean), izigarriko ondorio kaltegarriak ekarriko lizkieke bertako inguruneei: Zarata (65 dezibelio 700 metrotik neurtuta), laborarien lursailen zatiketa (eta desagerketa, azken funtsean), uraren ibilbide naturalen desbideraketa, abereen eremuen mozketa, basogintzaren aurkako erasoa, herbiziden eragina gainontzeko landareetan,etab. Zer pentsa, adibidez, jadanik guztiz kezkagarria den kostalde eta barnekaldearen arteko hausdura, areagotzen bada, esparru itxia sortuz, goitik beherako hirugarren belaunaldiko TGVari begira (400 Km/Orduko abiadurakoa), trenbide berria eraikitzen badute? Zer nolako labainkada! Konpon ezinezko zauria litzateke, benetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ere, hiru hiri nagusien arteko AHTko loturak ez dio, gure ustetan, euskal gizarteari egiazko mesederik ekarriko, alderantziz baizik. AHTren Aurkako Asanbladak, premiazko deialdia plazaratu du, gure sare transeuroparrei buruzko jardunaldiak direla eta. Dokumentu mamitsu batetan, ekologista talde honek ozenki aldarrikatzen du “...Maastricht-eko proiektu europarrak orobat gidatzen duen eredu guztiz produktibista, desarrollista eta neoliberala errotik aldarazteko premia...” :...”Europako Batasunak garraiopremiak murriztera zuzendutako politikak abian jarri ordez, su handiagoa piztu baino ez du egin geroztik”...”auzitan dagoena ez da garraioen arloko afera komentzional bat, edo ingurugiro mailako aldarrikapen puntual bat, baizik eta gizarte eredu jakin baten inposaketari aurre egiten diogun edo ez”. Antzeko kritikak EHNE, ELA et LAB sindikatuek, Eguzki talde ekologista, EH eta IU alderdi politikoek ere plazaratu dituzte AHTren proiektuaren aurka. Funtsean, kritika guztiak bat datoz Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1 233

Koldo Gorostiaga

Iparraldean, Hendaiatik Akizeraino (Landak), egunero ikusten dugu “TGV” delako lehen

belanauldiko AHTaren adibidea. Nahiko motel dabil oraino, betiko burdinbide moldatugabearen

ildotik baitoa.

Frantziako “SNCF”, TGVrentzat burdinbide berri bat egiteko asmoz dabil aspalditik. Horren

alde darabilen argudio nagusia, Akize eta Hendaiaren artean, 39 minutuko irabaztea da.

Burdinbide berri honen aurka, ahots asko altxa da, batez ere, Iparraldeko ekologistena. Azken

hauen argudioari kasu egiten badiogu, irabazpena minutu bakarrekoa besterik ez da izanen,

gainontzeko 38 minutu berdin irabaziko bailirateke, betiko burdinbidea erabiliz, Hendaian

treinaren ardatz aldaketa ekiditen bada eta Baionatik Bidasoaraino, geldialdiak kentzen badira.

Beraz, minutu bat ez besterik irabazteagatik, 5 mila milioi libera xahutuko dira.

Horretaz gain, Frantzian zehar, TGVren esperientziak erakusten digu, enplegu murrizketak

sortzen dituela gainontzeko burdinbide sareari buruzko “Kanibalismoa” eragiten duelako: 1992

urtean, “SNCF”ek 4500 lanpostu desagertarazi zituen eta 1993 urtean, 6500 lanpostu.

Halere, AHTren arazoa, gizarte osoaren ikuspegitik aztertu beharreko zerbait da. Ez dugu

ahantzi behar, azken 100 urteetan, trenaren funtzio garrantzitsuenetariko bat, sare funtzioa

betetzea izan dela, gizartea irrigatzea; hau da, lurralde barneko hiritar multzo desberdinen

harremanak erraztea. Gaur egun, aldiz, AHTren funtzioa, megapolien arteko loturak azkartzea

da, bainan tartean dagoen eremua, biztanleak barne, basamortu bihurtzen du. Gure

zorionerako, Euskal Herrian oraindik hiri nagusietatik aparte, biztanleen multzoek (gure herrihiriek)

beren dinamika eta bizi propioarekin jarraitzen dute, Europako beste lekuetan ez bezala.

ENVIRONMENT IN THE EUROPEAN UNION AT THE TURN OF THE CENTURY

232 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi

ISBN: 84-7248-869-1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!