Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask Descargar publicación - Eurobask

07.05.2013 Views

Koldo Gorostiaga Ingurumeneko zergak Ingurumeneko zerga kopurua Europako Batasuna (EB) -eta bere baitako Legebiltzarra (EL)- arazo honekin ere biziki kezkaturik dabiltza, beren gain hartutako engaiamenduak bete gabe daudelako eta, geroari begira, noraino beteko diren batere ziurtasunik ez dagoenean. Izan ere, 1997 urteko Kiotoko Protokoloan adostutako erizpideen arabera 2010 urterako gasen kopurua, 1990 urteko kopuruaren aldean, %8 murrizteko akordioa hartu zuen EBk, jakinda CO2ren satsudura, egungo joera jarraituz gero, datozen hamar urteetan %40 haziko zela. Denon begibistan baitugu garraioa dela egoera beldurgarri honen eragile nagusia, eta bereziki errepide garraioa dela satsuduraren %75aren erantzulea (2). Hamaika mila buruhauste eragiten duten datu beldurgarri horien aurrean, pentsa genezake hartu beharko liratekeen arreta eta ardura guztiak guti izango liratekela ingurugiro gero eta orekatuagoa lor dezagun. Alabaina, alderantzizko praktika nabarmentzen da nonnahi eta hori da dugun erronka erraldoi horren alderdi kezkagarriena: “At present there is no Communitywide scheme to accurately monitor CO2 emissions from cars” (Commission Explanatori Memorandum Sept 1999) edo antzeko baieztapenak irakurtzen ditugularik argi dago EBko axolagabekeria. INGURUMENA EUROPAKO BATASUNEAN, MENDE-ALDAKETAKO UNEAN 228 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1

Sare transeuroparrei buruzko euskal ikuspegi bat: ingurugiroa, azpiegiturak eta burujabetasun eza Kezkagarriagoa da oraino, EB osatzen duten Estatuen arduragabekeria legezkoak diren babes neurriak gauzatzen ez dituztelarik. Baina, hori gerta liteke gaur egun? galde genezake. Baiezko erantzunik besterik ez dago, ikusiko dugunez. Arrazoiez beteriko baieztapen baten bitartez, Ludwig Krämer adituak (European Community Treaty and Environmental Law, 1998) argi uzten du orain arte ez dela egon europar ingurugiro politikarik, EBko Estatukideen ingurugiro politika ezberdinak baizik. Ondorioz, itzal handiko aditu honen iritziz, ezinezkoa da EBko ingurugiroaren politikaz benetako ebaluaketarik gauzatzea, nahiz eta arlo honetan EBko Batzordeak gero eta eskumen handiagoak izan, eta Estatukide bakoitzaren blokeo ahalmena antzua bilakatu arren. Krämer jaunaren kritikak erabat zentzuzkoak izateaz gain, gogoeta mamitsuekin laguntzen gaituenez, guztiz argigarriak dira Estatu bakoitzaren ingurugiroari buruzko praktika so egiteko eta, batez ere, harrigarriak diren ingurugiroko arauen urratze larriak ulertzeko. Estatu espainolari dagokionez, eta ad exemplum, guztiz esanguratsuak suertatzen dira Congreso de los Diputados delakoaren aldizkarian (199/11/10koan) irakur daitezken baieztapenak, “Sobre la política del Gobierno relativa al cumplimiento del Derecho Comunitario en materia de Medio Ambiente”. Azalpen honetan irakur daitezke Ministerioaren aurkako salaketak, alde batetik (Ingurugiroko Ministeritzaren ezintasuna, inefikazia eta kaosa... “en estos momentos en el Estado español se están efectuando obras públicas y privadas sin un marco que regule las repercusiones de esas obras en el medio ambiente...”. Iniciativa per Catalunyako Saura Laporta diputatua) eta, beste aldetik, Tocino Biscarolasaga Ministroaren erantzuna (“...cinco de las directivas que incorporamos en estos tres años llevaban ya vencidas más de tres años...las únicas (directivas) que considero incumplidas al día de hoy son la de evaluación de impacto ambiental y la directiva conocida por sus siglas IPPC, de control integrado de la contaminación...no hay ni un solo Estado que haya incorporado esta directiva comunitaria...”). Krämer jaunaren kezkak ez dira funtsik gabekoak beraz. Horregatik bere liburuaren azken oharrak bikain laburbiltzen du egungo egoera: “The risk run by the Community environmental policy lies, in particular, in the increase in general clauses on environmental protection to which everybody agrees, but which do not really change the actual situation”; hau da, ingurugiro babesaren alde denok ados egon arren arazoak bere horretan darrai (3). Zorionez, Krämerren gisako sentiberatasunik egon badago beste instituzio batzuetan ere. Guztiz aipagarria iduritzen zaizkit, azken bost urteetan Danimarkan kokaturik dagoen Europako Ingurugiroari buruzko Agentziak egin dituen ekarpenak. Horiei esker, neurri handi batean bederen, bizi garen errealitate kaskarraren lekukotasuna eta ikerketen hasiera ahalbidetuak izan dira. Agentzia honen eragina beraz begibistan dago eta horrexegatik hain zuzen Agentzia bera kontrolatze arren “lobby” batzuen hatzaparrak susmatzen dira jadanik. Izan ere, Agentziaren arduradunen aldaketa garaia iritxi delarik, beren erronka zertan datzan argi dute: sinesgarriak Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi ISBN: 84-7248-869-1 229

Sare transeuroparrei buruzko euskal ikuspegi bat: ingurugiroa, azpiegiturak eta burujabetasun eza

Kezkagarriagoa da oraino, EB osatzen duten Estatuen arduragabekeria legezkoak diren

babes neurriak gauzatzen ez dituztelarik. Baina, hori gerta liteke gaur egun? galde genezake.

Baiezko erantzunik besterik ez dago, ikusiko dugunez.

Arrazoiez beteriko baieztapen baten bitartez, Ludwig Krämer adituak (European Community

Treaty and Environmental Law, 1998) argi uzten du orain arte ez dela egon europar ingurugiro

politikarik, EBko Estatukideen ingurugiro politika ezberdinak baizik. Ondorioz, itzal handiko aditu

honen iritziz, ezinezkoa da EBko ingurugiroaren politikaz benetako ebaluaketarik gauzatzea,

nahiz eta arlo honetan EBko Batzordeak gero eta eskumen handiagoak izan, eta Estatukide

bakoitzaren blokeo ahalmena antzua bilakatu arren.

Krämer jaunaren kritikak erabat zentzuzkoak izateaz gain, gogoeta mamitsuekin laguntzen

gaituenez, guztiz argigarriak dira Estatu bakoitzaren ingurugiroari buruzko praktika so egiteko

eta, batez ere, harrigarriak diren ingurugiroko arauen urratze larriak ulertzeko.

Estatu espainolari dagokionez, eta ad exemplum, guztiz esanguratsuak suertatzen dira

Congreso de los Diputados delakoaren aldizkarian (199/11/10koan) irakur daitezken

baieztapenak, “Sobre la política del Gobierno relativa al cumplimiento del Derecho Comunitario

en materia de Medio Ambiente”. Azalpen honetan irakur daitezke Ministerioaren aurkako

salaketak, alde batetik (Ingurugiroko Ministeritzaren ezintasuna, inefikazia eta kaosa... “en estos

momentos en el Estado español se están efectuando obras públicas y privadas sin un marco

que regule las repercusiones de esas obras en el medio ambiente...”. Iniciativa per Catalunyako

Saura Laporta diputatua) eta, beste aldetik, Tocino Biscarolasaga Ministroaren erantzuna

(“...cinco de las directivas que incorporamos en estos tres años llevaban ya vencidas más de

tres años...las únicas (directivas) que considero incumplidas al día de hoy son la de evaluación

de impacto ambiental y la directiva conocida por sus siglas IPPC, de control integrado de la

contaminación...no hay ni un solo Estado que haya incorporado esta directiva comunitaria...”).

Krämer jaunaren kezkak ez dira funtsik gabekoak beraz. Horregatik bere liburuaren azken

oharrak bikain laburbiltzen du egungo egoera: “The risk run by the Community environmental

policy lies, in particular, in the increase in general clauses on environmental protection to which

everybody agrees, but which do not really change the actual situation”; hau da, ingurugiro

babesaren alde denok ados egon arren arazoak bere horretan darrai (3).

Zorionez, Krämerren gisako sentiberatasunik egon badago beste instituzio batzuetan ere.

Guztiz aipagarria iduritzen zaizkit, azken bost urteetan Danimarkan kokaturik dagoen Europako

Ingurugiroari buruzko Agentziak egin dituen ekarpenak. Horiei esker, neurri handi batean

bederen, bizi garen errealitate kaskarraren lekukotasuna eta ikerketen hasiera ahalbidetuak

izan dira.

Agentzia honen eragina beraz begibistan dago eta horrexegatik hain zuzen Agentzia bera

kontrolatze arren “lobby” batzuen hatzaparrak susmatzen dira jadanik. Izan ere, Agentziaren

arduradunen aldaketa garaia iritxi delarik, beren erronka zertan datzan argi dute: sinesgarriak

Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi

ISBN: 84-7248-869-1

229

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!