30.04.2013 Views

eta - gorga.eu

eta - gorga.eu

eta - gorga.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"Oh, ez!"- esaten zidan nire amonak. Ez fidatzeko

Añorgan festetan agertzen ziren neska ilehoriekin.

Bihotza apurtuko zidatela eta pailazoak bezala gera-

tuko nintzela. Baina, nik ez nion jaramonik egin; nik

ia belauniko jarrita eskatu nion ea nirekin ezkonduko

ote zen. Bere erantzuna Rezolako sirena bezain argi

aditu nuen: "ni zurekin ezkondu? Ni zurekin jai-jai".

Eta halaxe hasi zen bost egunetako estropada hura.

Berari bihotza lapurtzea erabaki nuen, gauero mozo-

rro ezberdina jantziz. Lehendabiziko gauean ohartu

nintzen zaila izango zela bere bihotza bereganatzea.

Izan ere, inork ez baitzuen nire ironia fina ulertu. Ba-

naka-banaka inguruko guztiei azaldu behar izan nien

lehoiz jantzita nindoala. Ez dakit, heldutasunaren pris-

matik begiratuta iruditzen zait lehoiarena egin nahian

pailazo moduan geratu nintzela, hainbatetan fron-

toitik zineko txoznara bidean harmailetan ez atzera

eta ez aurrera geratzen ziren horien moduan. Bai,

sudurra soberan zegoen. Halaxe uste zuen Igorrek

ere, baina, oso erraza da hori esatea, norbera mozo-

rrotu ez denean. Gau hura jo ta ke hasi eta Triki ta

Ke amaitu zen. Bai, ke artean bezala, lauso oroitzen

dut lehendabiziko gaua. Ez dakit, heldutasunaren

prismarekin begiratuta iruditzen zait afariko sagardoa

onegia zegoela. Baina, nik beste mokadu hura nahi

nuen, sagardo koloreko ilea zuena.

Eta halaxe heldu zen bigarren eguna: larunbatean

poetiko jarri nintzen. Nire ametsetako neska hare-

kin oroitu nintzen haurrak erraldoi eta buruhandien

aurrean lasterka ikustean, bai erromantikoak direla

Añorgako festak!. Gauak ere itxura erromantikoa

zeukan: "Potato" zetorren, eta Arabako lur Idorretan

patata nola, neska haren bihotz mortuan maitasuna

halaxe haziko zela uste nuen. Baina, bai zera. Dan-

tzan ez dakigunontzat zaila da halakoetan ezer egitea

(horregatik ez dut kronikatxo honetara gau hartako

argazkirik ekarri).

Asteburu guztian nahi eta ezin, ezin eta nahi ibili

ostean, astelehenerako gorde nuen plater tiraketako

azkeneko kartutxoa. Nire arroz gustu gabekoan bere

txispa, bere bizitasuna sartu nahi nuen. Azkenean,

ordea, txispa eta bizitasun gehiegirekin aritu nintzen

frontoiko sukalde inprobisatu hartan. Etxeluzeraino

ere iritsi zen nire paella errearen usaina. Horrek eta

"mozkor-tour"eko podiumetik at geratzeak gainditu

ezinezko depresioa eragin zuten nigan. Baina, afari-

tan sagardoa agertu zen berriro nigana, ur bedeinka-

tua bailitzan, erre zaporea kentzera. Eta sagardoaren

ondoren, ez dakit nondik ateratako trikitilari batzuek

alaitu zidaten gaua. Nire maitearekin arin-arin bat

dantzatu nuen mantso-mantso. ltsaso barean murgil-

du zen gure tripulazioa. Ilargi beteari abesti debeka-

tuak kantatu genizkion rona edanez.

Eta, lagunok; hala bazen eta ez bazen (ez dakit, helduta-

sunaren prismatik begiratuta uste dut loroarena amestu

egin nuela), hementxe amaitzen da gure ipuina:

"Boga Boga, marinelak!"

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!