30.04.2013 Views

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

MIKEL MARTÍNEZ ARETA

nola, energia- edo inten tsitate-kantitatea adieraz dezake edozein kategoria

lexikotan (dolu ‘beteta’ / dopdolu “aski beteta”, turkieraz; hayaŋ ‘nahi’ /

hayaŋhayaŋ “su tsuki nahi”, sundaneraz; dána ‘zahar’ / dádána “oso zahar”,

agtaz), bai eta txikitasuna edo arin tzea (wer ‘erreka’/ walawer “erreka txiki”,

agtaz; maji ‘bustita’ / maji-maji “busti samar”, swahiliz). Hemen sar genezakeen

azken adiera bat “X-en an tzekoa” edo “X-en plantak egin” da (ŋən

‘zilar, diru’ / ŋənŋən “dirua eta horrelakoa”, thai-z; bíq “lo egin” / táq qâmbíq

bíq “loak hartuarena egin”). Nolabait, adieron esparru semantikoen mugak

aurrekoenak (pluraltasunarena eta beste) baino zehaztugabeagoak izaten dira;

hortaz, espero dezakegu kasuotan erabilpen gramatikalizatua eta erabilpen

‘perifrasitkoaren’ arteko mugak ere ez izatea oso zeha tzak.

Adi tzetan, erreduplikazioak akzio-moduaren (Aktionsart) inguruko zehaztapen

bat gehi tzen dio, usu, oinarrizko formari. Zehaztapen hau iteratiboa

edo jarraikorra izan daiteke (-pik “leunki ikutu” / -pikpik “etengabe leunki

ikutu”, tzeltal-ez), edo ohikotasunekoa (leume ‘etorri’ / leleume “sarritan, ohiz

etorri”, rotumanez). Hauexek dira adierarik tipikoenak. Dena den, zenbait

indoeuropar hizkun tzatan adiera perfektiboa omen dauka erreduplikazioak

(pendeo “zin tzilikatuta nago” / pependi “zin tzilikatuta egon naiz”, latinez).

Hauxe da Moravcsik-en sintesia. Ez dugu ahaztu behar maiz hizkun tza

baten erreduplikazioak zenbait adiera bil di tzakeela, Anagbogu-k (1995) igbo

hizkun tzaz ari dela dioskun legez. Hizkun tza honetan, erreduplikazioak funtzio

ugari izan di tzake, eta baliabide izugarri emankorra da kategoria lexiko

gehienetan. Adi tzean, akzio jarraikorra (ọ nà-èbe akwā “negarrez ari da” / ọ

nà-èbe akwa ākwa “negarrez ari da etengabe”) edo ohikoa (ọ nà-èwo iwō “haserre

dago” / ọ nà-èwo iwo īwo “ohiz haserre dago”). 8 Beste adi tz-egitura batzuetan,

erreduplikazioak zaporea edo usaina adierazten du: ọ nà-àto jiī ji

“ñame zaporea du”, ọ nà-eshì anwụlụ anwụlụ “ke usaina dario”. 9 Gure (europarron)

ikuspegitik, esanahia ez li tzateke markatua, baina deigarria da Anagbogu-ren

datuen arabera egituroi legozkiekeen forma ez erreduplikatuak posible

ez izatea. Dirudienez, hauek egitura finkatuak dira. An tzerako zerbait

dakusagu koloreen eremuan (Anagbogu 1995: 46-48).

Kantitatezko eta tamainazko erreduplikazioak ere badira igboz (Anagbogu

1995: 46-48), baina euskarari begira interesgarriagoa izan daiteke zehazgabeko

pluraltasuneko erreduplikazioa. Igboz, plural supletibo ba tzuk izan ezik

8 Èbe “negar egin” eta èwo ‘haserretu’ adi tzak dira nà- akzio-moduaren marka; akwa ‘negar’

eta iwo ‘haserre’, ordea, izenak dira. Erreduplikazioaren egitura, beraz, V + N >> V + N + N da.

9 Hemen ere, ji ‘ñame’ eta anwụlụ ‘ke’ izenak dira. Beraz, egitura V + N + N da.

955

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!