30.04.2013 Views

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JOSEBA A. LAKARRA

pena Erdi Aroan; -Hasierako bokalen gehiketa eta kon tsonante inbentarioaren

hedadura baina sistema bokalikoaren iraunkortasuna; -Lehenago adi tz estatiboak

ziren adjektiboen ugaritasuna, dravidikoz bezala eta tibeto-burmeraren alderantziz;

-Adi tz jokatuaren izaera berankor eta laburra; -Ergatibo markaren jatorria

lokatibo bizidunetako -ga postposizioan; -Marka gehiketaren bitartezko kasu lokatiboen

espezializazio progresiboa dravidikoz legez, lehenago kasuok orokorrago

zirelarik tibeto-burmeraz bezala; -azentua azken silaban AEZ-en, etab.

Askok, agian guztiek, arazo ugari izan lezake eta baita ñabardura gehiago

behar ere, baina uste dut are azken 500 urteotan eta, oraindik argiago, azken

2000 hauetako hizkun tzan ere badirela zan tzu eta aztarna garbiak adierazten

dutenak lehenagoko euskara historian zehar ezagunen dugunaz oso bestelakoa

zela. 81

Tipologia ezaugarri solteen anabasa loturagabe gisa ez —gogora ergatiboaren

markarekin gertatua—, baizik eta modulo ezberdinetako (fonologiako,

morfologiako eta sintaxiko) ezaugarri nagusien sare bezala uler tzeak sinkronian

garran tzia badu, diakronian berebiziko lagun tza eman liezaiguke berreraiketa

zabal eta sendoagoa egiteko orduan eta baita aldaketa kateak aurreikus eta azaltzekoan.

Horrelakoa da, esaterako, Donegan eta Stampek (1983, 2004)

hizkun tza munda eta monkhmerren artean egindako erkaketa: eraku tsi dutenez,

ai tzin-austroasiatikoaren bi azpitaldeok ez dira soilik diferenteak, nahiz

arrunt diferenteak ere: kontua da zeha tz eta sistematikoki kontrajarriak direla,

fonologia, morfologia eta sintaxiko puntu nagusienetan, Donegan eta Stamperen

ustez horien guztien oinarrian den azentuaren kokapenean kontrako joerak

hartu dituztelako ba tzuk eta bestek. Tipologia diakronikoa horrelako kontrakotasunak

eta deribak azal tzeko eta modulo guztien arteko loturak zehazteko

gai den unetik, asko da ai tzina genezakeena berreraiketa konparatu klasikoa

nahiz barneberreraiketa modernoagoa gida tzeko orduan.

Horrenbestez, baldin eta mundaren bisilabismoa, bokal inbentarioaren

murriztapena eta kon tsonantikoaren hedadura, SOV ordena, a tzizkien garapena

eta aurrizkien galera, adi tz-mul tzoaren emenda tzea eta beste hainbat

berrikun tza lotuak badira beren artean eta “azentua azken” “a. lehen”, sako-

81 Zerrenda horri, jakina, kronologia falta zaio eta komeni da erlatiboa nahiz absolutoa

eraikitzen edo eraikitzeko bidean jartzea. Halere, hainbat ezaugarri ez dira ez Mitxelenaren

AE-rako ez akitanierako seguruenik, eta besteren bat —eratorpen atzizkiak, demagun: cf.

Lakarra (1997a), Sarasola (1997) eta Bueno (2004)— atzo goizekoak, euskara idatzitik kanpo

eta are bertan ere. Ikus Lakarra (2009c) forma kanonikoaren aldaketari buruzko zenbait gogoetatarako.

651

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!