30.04.2013 Views

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

648

AITZINEUSKARAREN BERRERAIKETAZ: EGINDAKOAZ ETA EGINKIZUNEZ

silaba irekitako segida hori. 77 1995ean erro-eredu honen falta lehenagoko erro

bisilabo (eta gainerako polisilabo) guztienarekin lotu nuen, euskal erro zaharrak

gehienbat bisilaboak zirela zioen aspaldiko ustearen aurka. Geroztik ez

dut ikusten arrazoirik azken ondorio hau alda tzeko AE zaharrenaren tzat: etimologia-lanak

hasixeak baino ez badira ere, lehen bisilabo tzat edo polisilabotzat

genituenak orain monosilabo konbinaketaren bitartez (*sa-mur, *gi-bel,

*(d)a-dar, *ze-zen…) edo mailegu gisa (*enazur, *organa) azaldu ahal ditugu;

ez dira guztiak, jakina, baina erro eta morfemen forma kanonikoaren inguruan

lehen ez genuen ikerbide emankorra garatuaz joan dela deri tzot eta,

hobeagoa dena, teoria berriak hainbat galdera eta hedadura berri sor tzen dituela,

garapen habororen iturri.

Australiako zenbait hizkun tzatan (cf. Dixon 2002) gerta tuaren aurka,

euskaraz inork ez du deskribatu bisilabo > monosilabo aldaketa prozesu orokor

zahar eta zabalik. 78 Halaber, leherkariak dituzte amaieran monosilabo moderno

ba tzuk baina zalan tzarik gabe (cf. Artiagoitia 1990) -T ezinezko genuen

AE-n, eta baita askoz beranduago ere. Ez dirudi ke ~ eke eta an tzeko zenbait

bikotek ere bisilaboen lehentasuna ezar tzen lagun gai tzakeenik: kasuak gu txi

dira, esparru are laburragokoak eta azentu mota jakin bati lotuak (cf. FHV

157). Ustezko forma kanoniko bisilabikoaren monosilabikoranzko lerradura

deusezta tzeko hori guztia aski ez bali tz, bide beretik doa esparru-eskasia eta

berankortasuna torri, kusi eta gainerako hirusilabo ohikoen azalpena: ezin,

bada, bisilabo ~ monosilabo alternan tzia tzat aurkeztu, are gu txiago euskalki

guztiak edo gehienak uki tzen dituen aldaketa orokor tzat. 79

Azterketa berriek 1995ean aipatuez landa her tsapen eta orokortasun gehiago

ekarri dute. Hasteko, TVTV-ren ai tzineuskarako (eta geroztiko) ezintasuna

guztizko bilaka tzeko euskara modernoan azken bi mila urteotako bilakabideen

ondorio diren eta Lakarra (1995)-ean aztertu ez ziren /f/ eta /m/ nahiz T- ahos-

77 Gonbara bedi uralikoaren eta Australiako hizkuntzen egoera (cf. Bakrò-Nagy 1992 eta

Dixon 2002).

78 Badira bart < barda, bat < *badV, dut < *duda eta beste zenbait, baina gutxiegi eta

garbiegi eta, beraz, modernoegi ezertarako itxura guztien arabera: gogora, halaber, daminda eta

dikeada (-da-rekin) oraindik RS-en aurki litezkeela. Bada, polisilabo > bisilabo bilakabiderik

indonesioz eta bezala (cf. Gonda 1949-1951) baina horiek forma kanoniko bisilabikoaren aldekoak

eta hein batean berankorrak ditugu (cf. Lakarra 2009c eta hemen §3ko oharrak).

79 Besterik da, oraindik-orain ere hitzaren lehen kokagunea zailenetarikoa izatea ikertzaileentzat.

Horrela gertatzen da tibeto-burmeraz eta Asia-Ekialdeko hainbat hizkuntzatan ere;

beharbada, hemen aurrizki zaharren aldeko argudio berri bat dugu, fonologia hutseko azalpenaren

aurka (cf. Lakarra 2004c), Sagartek (cf. 1999) aitzintxinerarako erakutsi duen bezala.

Ikus orain Lakarra (2009e).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!