30.04.2013 Views

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

344

HIZKUN TZA-ALDAEREN LEKUA ETA ERAGINA EAEKO ESKOLA-MUNDUAN

Gatozen beraz, besterik gabe, harira. Sei ataletan banatuko dugu gaurko

azalpena: a) aurrekari historikoak; b) Euskal tzaindiaren ekarpena 1968tik

1978ra; c) Herri­aginte berrien posizio ofiziala 1979tik 1982ra; d) azken

mende­laurdenean egindako saio praktikoa; e) saio horren balioespena, eta f)

aurrera begirako zenbait gogoeta.

I. Aurrekari historikoak

Bi aldi edo une har litezke gogoan, aztergaiaren sailkapen­irizpide hoberik

ezean, hizkun tza/eskola bikotearen analisi intralinguistiko horri perspektiba

historikotik hel tzeko orduan: batetik menderik mendeko ibilera, 1900 ingurura

artekoa; bestetik xx. mendearen lehen bi herenak. Euskal tzaindiaren

ekarpena, 1968an Aran tzazun egindako bil tzarrekoa eta 1978ko azterraldikoa,

ez dugu gaurkoan aurrekari historiko tzat hartuko. Are gu txiago ekitaldi haien

ondorena (azken hiru hamarkadak): gure aldia osa tzen dute horiek, nolazpait

esan.

I.1. Eskolako euskara moldea 1900 arte

Leku meharra, mugatua eta subordinatua izan du euskarak eskolan, oro

har, hainbat mendez. Hori da Euskal Herriko historia soziokulturalaren osagai

nagusietako bat. Mehar­mugatu izanak ez du esan nahi, halere, ezereza edo

hu tsaren hurrengoa izan denik beti. Inoiz baino gehiagotan seinalatu denez,

ikasbide eta ikasgai izana da euskara, mende joanetan 15 . Batean (ikasbide lanean)

zein bestean (ikasgai gisa) trataera ida tzia ere izan du euskarak eskolaketa

horretan: ahozko jardunaren osagarri izan da gehienetan idazketa hori;

ahoz ko jardun horren iturburu ere izana dugu, halere, zenbait kasutan 16 . Zer

euskara moldez baliatu izan da eskola horrelakoetan? Euskarazko jardun mugatu

horretan nola ari izan dira gure maisu­maistrak ahoz, eta nola irakur tzeidazte

lanetan, 1900 arte? Zer min tzamoldez eta zer euskara­molde ida tziz

baliatu izan dira gela barruan, euskaraz jardun izan duten kasuetan?

Ahozko jardunari dagokionez, ez dugu dokumentazio landu handirik galdera

horri zehazki eran tzuteko. Badago zehar­argitasunik, ordea, uste izateko

15 Ikasbide izateari dagokionez ikus, adibidez, Zalbide 1990. Ikasgai izateaz denaz bezainbatean

ikus, adibidez, Zalbide eta Muñoa 2006.

16 Batez ere dotrinetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!