30.04.2013 Views

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ERIZKIZUNDI IRUKOITZA ETA HEGO-URIBEKO EUSKARA: AZTERKETA DIALEKTOLOGIKORANTZ

1132

EIren galde tzaileak Orozkoko lau auzotan egon ziren galderak egiten eta

bakoi tzak bere koadernoa ida tzi zuen, gaur egun oraindik Euskal tzaindiko bibliotekan

gorde tzen direnak: Torrezar, Zubiaur, Olarte eta Ibarra. Hala bada, lau

koadernoetarik Zubiaurkoak baino ez du modu emankorrean -oba ezaugarria

erabil tzen, bertan ager tzen baita bai kopuruaz eta baita ere testuinguruaz forma

gehien: besoba, noba, eskube (baina hau eskuerekin batera), egunekoba,

Miraballeskoba, 7 Lurdeskoba, zelangoba, banarobe, Aita Santube eta ugela txube.

Beste koadernoetako informa tzaileek, ordea, jadanik galdua zuten forma hori eta

behin baino ez dute ager tzen, eta beti testuinguru berean, eroan adi tzaren forma

jokatuan: banarobe. Honek pen tsarazten digu 1935. urterako jadanik gal tzen zihoan

ezaugarria zela: Orozkoko erdialdean hala-hola gorde tzen zen bitartean (gogora

dezagun b gabeko formak ere badaudela), beste eremu euskaldunekin harremanetan

zeudekeen auzoetan galdua zela eta fosildurik baino ez zela aurki tzen

adizki ba tzuetan. 8 (Ulibarri -presta tzen)

Adibide honetan ikusten den bezala, EIko datuak erabiliz gai izan gara

herri batean Bonaparteren garaian egiten zen euskarak gaur egungo euskarara

hel tzeko egindako bidea erakusten. Horretaz gain, Orozkok daukan koaderno

kopuruagatik (lau, auzoka banaturik), ezaugarria nola galdu zen an tzematea

lortu dugu. 9 Honegatik diogu galdetegiak oraindik badaukala zeresan ugari,

eta hau li tzateke gure txostenaren helburuetako bat: EIn dagokeen aberastasuna

erakusten saia tzea eta gure ustez aberastasun hau aprobe txa tzeko ditugun

baliabideak erakustea.

4. Nerbioi Arroko euskara ezaugarri tzen

4.1. Fonetika-Fonologia

*j-ren ahoskera izango da gure lehen gaia. Azkuek EIn galdera bereziak

prestatu zituen honetarako eta oharretan argi asko azaldu zuen zein grafia

erabili behar zuten ho ts bakoi tza adierazteko. Bilbo inguruan, Gamindek

esaten digunaren arabera, gaur egungo Buia eta Begoñan sabaikari ahostuna

dago (/dz/ fonema, euskal tradizioan dx-z ida tzia izan dena); eta hau berau

7 Baina honekin batera Irunekoa, emekoa, Madridekoa eta Eibarkoa ager tzen dira.

8 Gamindek gure garai hauetan bilduriko adizkietan ez dugu honelako formarik topatu

(Gaminde 1983).

9 Kasu honetan, koaderno originalak ikustera joan behar izan gara, argitaraturiko emaitzetan

ez baita zehazten zein koaderno den eran tzun hori daukana.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!