30.04.2013 Views

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

998

EUSKAL AZENTUAREN BILAKAERA: HIPOTESIAK ETA PROPOSAMENAK

behar, eta hain zuzen ere Gordon-ek (2000) chickasaw hizkun tzan aurki tzen

du honen adibide bat. Kantitatezko azentu sistema duen hizkun tza honetan,

azken silaban CVC(C) egitura duten hi tzek ez dute azentua azken silaban

jaso tzen azentua adierazteko tonua eta osagai bukaerako muga tonua desberdinak

direnean (H* eta L%), eta ezkerralderago ager tzen da azentua. Azentuaren

tonua eta osagaiaren muga tonua berdinak direnean (H* eta H%), ordea,

azentua azken silaban ezar daiteke. Osagai baten bukaeran gerta tzen diren

azentuaren lekualda tzeak osagai barruko hi tzetara heda daitezke, orokor tze

prozesu baten bitartez. Horregatik, kantitatezko azentua duten hizkun tza askotan

CVV bakarrik da azentua erakar tzen duen silaba mota, eta ez CVC edo

CVCC, nahiz eta hi tz barnean hiru silaba mota hauek pisu tsuak izan eta beraz

azentu erakar tzaileak. Hi tz barnean ez dago intonaziozko muga tonurik eta

beraz azentuaren tonua besterik ez da gauzatu behar.

Azken silabaren ahuleziak diakronikoki ikertu dituzten iker tzaile ba tzuek

azken silaba berez ahula dela diote, bereziki azken silabaren azken unitatea (cf.

Hock 1999, non azken silabaren ahuleziak azter tzen diren, azentuen ezkerralderanzko

lekualdaketak izan ezik). Dena den, badira hizkun tza asko zeinetan

azken silaba ez den estrametrikala (ikus Hyman 1977 eta Gordon 2002 honelako

hizkun tzen zerrendetarako). Sakonago iker tzeko gaia da ezbairik gabe.

Baliteke Gordonek (2000) aldarrikatutako azalpenak batez ere azentua oinarrizko

maiztasunaren gorabeherekin gauza tzen den hizkun tzetarako balio izatea,

hau da, azentuaren ezaugarri fonetiko nagusiak edo bakarrak F0 mugimenduak

(i.e., tonuak) direnean. Azentuaren ezaugarri garran tzi tsua edo

nabarmena iraupena edota inten tsitatea direnean, batez ere lehena, agian

azentua azken silabatik ezkerralderago mugi tzeko motibazio gu txiago dago.

Ideia hau Barnes-ek (2005: 114-160) iradoki tzen du osagai prosodiko nagusien

bukaerako azken silaben ahulezi fonetikoari buruzko lan zabalago batean,

hala nola azken bokalen ahoskabe tzeak, glotalizazioak, erorketak, laburketak

edo neutralizazioak. Barnes-ek dioenez, agian dena dago lotuta osagai prosodiko

nagusi baten bukaeran gerta tzen den presio azpiglotalaren jai tsierarekin.

Azentuari dagokionez, fonetikoki ahula den bokal bat ez da aproposa tonua

edo F0 mugimendua adierazteko, beraz azken silaba ez da gunerik aproposena

azentua marka tzeko. Gero, Gordon-en (2000) azalpenean bezala, pen tsatu

behar da osagai prosodikoen bukaerako ezaugarri hau hi tz bukaerako silabetara

hedatu edo orokortu zela, ho ts, gramatikalizatu egin zela azken silabaren

desegokitasuna azentuaren tzako.

Ai tzineuskaraz ere pen tsa dezakegu Gordon-ek (2000) proposatutakoa

gertatu zela. Lakarrari jarraituz, ai tzineuskararen hi tz bisilabikoen azken sila-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!