30.04.2013 Views

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

IKER 26 Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

990

EUSKAL AZENTUAREN BILAKAERA: HIPOTESIAK ETA PROPOSAMENAK

bukaerako azentutik osagai edo talde bukaerako azenturanzko bilakaera intonazionala

proposa tzen dut.

2. Ai tzineuskararen azentu eredua: hipotesiak

Martinetek (1950, 1955, 1981) ai tzineuskaraz azentua lehen silaban zegoela

proposatu zuen. Bere arrazoi nagusia hauxe zen: bi herskari ahoskabe

daudenean hi tz baten lehen bi silabetan, lehenak har tzen edo manten tzen

duela aspirazioa (adibidez, phika eta phintakoste), eta inoiz ez bigarrenak. Hau

da, TVTV sekuen tziarekin hasten diren hi tzetan (non T = herskari ahoskabe,

eta V = edozein bokal), ThVTV da aurki tzen dena, eta ez **TVThV (h = aspirazioa).

Martinetek aspirazioa eta fortis/lenis kontrasta lo tzen ditu; kontsonante

fortisak edo gogorrak hi tz hasieran koka tzen dira, azentuarekin, danieraz

bezala.

Mi txelenak (1958, 1972, 1977), aldiz, azentua hi tzaren bigarren silaban

zegoela adierazi zuen. Ikerlari honek ere aspirazioarekin lotu zuen azentuaren

kokapena. Mi txelena aspirazioa lehen eta bigarren silabetan ager tzen zela

ohartu zen, inoiz ez hirugarrenean. Kon tsonante sudurkariak ere aspiratu egin

ziren bigarren silaban baldin bazeuden, baina ez hirugarrenean bazeuden

(adib., Lat. (h)onóre > ohóre baina ballaena > balea). Mi txelenak (1977) gales

zaharrarekin aurkitu zuen an tzekotasuna; hizkun tza horretan, azentua azken

silabatik azkenaurrekora aldatu zenean, azken silabako h guztiak galdu egin

ziren. Fonetikoki, bada lotura bat aspirazioa eta indar espiratorioaren artean;

silaba azentudunean biriketatik datorren airea indar tsuago atera tzen da, eta

aspirazioa sor tzeko indar espiratorioa behar da. Bestalde, lehen silaban bokala

edo herskari ahostunak zituzten hi tzak zaharragoak ziren aspirazioa lehen silaban

zutenak baino (adib., behar, akher, bikhe, bekhatu, gathe zaharragoak dira

pharka(tü), khorpuz, khate edo phiper baino). Arrazoi hauengatik, Mi txelenak

ai tzineuskararako azentua hi tzaren bigarren silaban koka tzen zela argudiatu

zuen. Hi tz konposatuetan, aldiz, bigarren kidearen lehen silaban koka tzen

zuen azentua, bigarren kidearen lehen silabak eta lehen kidearen lehen silabak

aspirazioa baldin bazuten lehen kidearen aspirazioa galdu egiten zelako eta

bigarrenarenak irauten zuelako: hil + herri > il-herri, hur + hentu > ürhentu.

Hi tz bakoi tzean aspirazio bat bakarrik onar tzen bazen (indiera zaharrean eta

grekera klasikoan gerta tzen zen bezala, edo hizkun tza amerindioetan kontsonante

laringalekin gerta tzen diren murriztapenen an tzera, i.e., Grassmannen

Legea), bigarren kidearen lehen silabaren sendotasuna azentua silaba horretan

egotearen seinale izan daiteke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!