Nº 71: Junio de 2008: Las mujeres y - Emakunde - Euskadi.net

Nº 71: Junio de 2008: Las mujeres y - Emakunde - Euskadi.net Nº 71: Junio de 2008: Las mujeres y - Emakunde - Euskadi.net

emakunde.euskadi.net
from emakunde.euskadi.net More from this publisher
03.03.2013 Views

e 36 Las mujeres y los medios de comunicación EMAKUNDE SARIAK: NORTASUN SARIAK Toda recompensa es siempre bienvenida, y cuando es inesperada, más aún. Desde hace 29 años, los premios Emakunde han reconocido la labor de un variado elenco de personas. Cinco de ellas rememoran cómo vivieron aquellos aplausos. Emakunde sarien lehen edizioa 1990. urtean ospatu zen. Sasoi hartan, kazetaritzako Thelma eta Louisek, Carmen Izaga eta Josune Diez Etxezarretak, astero, txandaka, Egin egunkarian Zorrotzaile goitizenpean zutabea idazten zuten. “Inork ezer esan gabe emakumeen inguruko gaiak jorratzen hasi ginen” dio Carmenek. Halako batean sariaren berri izan zuten. “Aurkeztu egin behar zenez eta niri lotsa ikaragarria ematen zidanez, ‘zer iruditzen zain elkarrekin aurkezten bagaitun?’ esan nion Josuneri. Garai hartan, Jon Basterra zen Egineko erredakzioburua eta asmoa azaldu ondoren Zorrotzaile iritzietatik berak batzuk aukeratu eta aurkeztea adostu genuen”. Sariak poz ikaragarria egin zien biei. “Banandu berria nintzenez sariaren sosak –1.502 euro bakoitzari– primeran etorri zitzaizkidan aurrera egiteko” gaineratzen du Carmenek. Egun ez bezala, orduan, emakumearen inguruko gaiak ez ziren ohikoak hedabideetan. “Ez zegoen gaur egun dagoen adinako sentsibilizaziorik. Oraindik ere emakumeen aldeko ekimenak, lanak… saritzeak apur bat harritu egiten naute, baina, hein batean beharrezkoak direla ere pentsatzen dut”. Iritzi-artikuluak idazteko orduan nahiz eta aldez aurretik zertaz idatzi behar zuten ez adostu, “emakumeen bueltan zebiltzan gaiak sakontzea barrutik irten zitzaigun” dio Josune Diez Etxezarretak. “Ni ere inoiz lehiaketa batera aurkeztu gabea nintzen. Iritziak aukeratu, bidali eta ez ginen sariaz akordatu ere egin irabazi genuela jakinarazi ziguten arte. Hura poza!”. Sari-emate eguna ederra izan zela ez du zalantzarik donostiarrak. Biak lehen lerroan eseri ziren. “Bada ez bada ere azken momen- Testua: Ezpala tuan ez tupust egiteko” dio umoretsu. Iñaki Azkunak, egungo Bilboko alkateak, orduko Osasun sailburuak, eman zien Donostiako Mari Cristina hotelean saria. “Plaka bakar bat zenez, txandakatzen aritu gara harrez gero. Baina oker ez banago bada denboraldi bat nire etxean daukadala…” Egun, ere, emakumearen, berdintasunaren… inguruan idazteko gairik ez da falta. Horrez gero, Emakunde sariak eragingarri izaten jarraitzen dutela ez du zalantzarik Josunek. “Jendeak pentsatzen duena adierazteko eta irakurtzen gaituztenoi irakurritakoaz hausnartzeko tresna aproposa da iritzi-artikulua. Gainera, erreportaje bat baino eraginkorragoa izan daiteke. Hitz gutxiko idatzi sakona”. Ez du aurkezpenen askorik behar Roge Blasco kazetariak. 1988tik 1995era bitartean, ETB-2n, sona handiko Dr. Livingston Supongo saioa zuzendu eta gidatu zuen. Rogek, 1992an Emakunde saria jaso zuen Bájame una estrella eta El reto de una leyenda, Selma Huxley erreportajeengatik. “Miriam Garcia zena izan zuen ardatz lehenak. Alpinismoak eman duen eskalatzaile bikainenetarikoa; aitzindarietarikoa” gaineratzen du Rogek. “1989 elkarrizketatzeko abagunea izan nuen eta txundituta utzi ninduen. Izugarrizko nortasun zuen. Sakona. Gozatu ederra hartu nuen. Handik urtebetera edo, Meru Norden (6.450) –Indiako Garhwal mendigunean– izandako elur-jausi batean zendu zen. Beraz, bere inguruan dokumental bat egitea erabaki nuen eta Juanjo San Sebastian mendizaleari eman nion ardura. Ez zen lan batere erraza izan baina sendiak asko lagundu zuen; amak batik bat”.

"Como el premio consistía en una única placa, nos la hemos turnado desde entonces. Pero si no estoy equivocada hace algún tiempo que la tengo en mi casa..." (Josune Diez Etxezarreta) En 1992, Roge Blasco recibió el premio Emakunde por los documentales “Bájame una estrella” y “El reto de una leyenda, Selma Huxley”. Himalaiako zorigaitzeko espedizio hartara joan aurretik, Rogek, Iruñako denda batean Miriamekin egoteko parada izan zuen azken aldiz. “Han geundenoi, programako kamerari barne, egin zion agurra ez zait sekula ahaztuko. Emakume bikaina zen. Berezia oso. Orain, Himalaian ‘bizi’ da”. Idoia Atutxak egin zuen El reto de una leyenda, Selma Huxley lanak ere oroitzapen ederrak ekartzen dizkio kazetariari. “Selma Huxley, orain urte batzuk Euskal Herrira etorri zen kanadarra da eta euskal bale-arrantzaren inguruko lehen ikerketa bideratu zuen. Garai hartan gai erabat birjina zen baina Selmari esker, egun, ikerlari bat baino gehiago ari da alor hori arakatzen. Emakume hau ere historiara igaro da. Dr. Livingston Supongon zehar emakume hausle asko ezagutzeko aukera izan nuen: Dina Bilbao…”. Mertxe Aizpuruak 1999an Gara egunkariaren izenean jaso zuen Emakunde saria. Egunkariaren sekzio ezberdinetan, eduki zein hizkuntzaren tratamenduan, emakumeen hausnarketa eta egoera ezberdinak era normalizatu batean bideratzeagatik hain zuzen ere. Kazetariak bost urte eman zituen Garako zuzendari lanetan. “Oker ez banago saria jendez gainezka zegoen Donostiako Kursaal inauguratu berrian jaso nuen Txaro Arteagaren eskutik” dio pentsakor. Ekitaldi polita izan zela gogoan du baita kuboan bizi izan zen giroa ere. “Gara martxan jarri genuen une beretik generoa ohikotasunez landu da; argi izan dugu beti nondik jo behar genuen. Betiko sekzioez gain, asteleheneroko Josebe Egia kolektiboaren iritzi- Arriba, Josune Díez Etxezarreta y Carmen Izaga. En medio, Roge Blasco (izda.) y Mertxe Aizpurua. Junto a estas líneas, Xabier Lapitz, todos ellos galardonados en diferentes ediciones de los Premios Emakunde e 37 artikulu azpimarragarriak dira horren lekuko”. Kazetariaren aburuz emakumeek eta hedabideek erlazio estua dute. “Idazteko orduan, ordea, badugu zer zuzendu. Gazteleraz, adibidez, ez diot zentzu askorik ikusten ‘a bildua’ erabiltzeari. Generoa errespetatzeko, arreta apur bat jartzea nahikoa da hankarik ez sartu eta generoak errespetatzeko”. Hiru urtez El altavoz saioko aurkezle eta zuzendari izan zen Xabier Lapitzek, “Iñaki Espiga eta Susana Martírekin batera” eransten du, 2002ko Emakunde saria erdietsi zuen. “1995ean, Ser irratiko informatiboetako buru nintzela ere jaso nuen beste bat” dio. Irrati-saioak, ¡Mujer tenías que ser! sailean, hamaika lan egindako emakumeen esfortzua azpimarratu zuen. “Majo borrokatu behar izan duten emakumeak ezagutzeko parada izan nuen. Guztiek nekaezintasuna zuten komunean. Gogoan dut Inma Shara orkestra zuzendariari egin nion elkarrizketa. Garai hartan emakume zuzendari gutxi zegoen. Inma Sharak, adibidez, orkestra baten aurrean lehen aldiz jarri zenean, batuta hartu zuen arte, orkestrako gizasemeen aurrean autoritate falta antzeman zuela aitortu zidan”.

"Como el premio consistía

en una única placa, nos la

hemos turnado desde entonces.

Pero si no estoy equivocada

hace algún tiempo que

la tengo en mi casa..."

(Josune Diez Etxezarreta)

En 1992, Roge Blasco recibió

el premio Emakunde

por los documentales

“Bájame una estrella” y

“El reto de una leyenda,

Selma Huxley”.

Himalaiako zorigaitzeko espedizio hartara joan aurretik, Rogek,

Iruñako denda batean Miriamekin egoteko parada izan zuen

azken aldiz. “Han geundenoi, programako kamerari barne, egin

zion agurra ez zait sekula ahaztuko. Emakume bikaina zen.

Berezia oso. Orain, Himalaian ‘bizi’ da”.

Idoia Atutxak egin zuen El reto de una leyenda, Selma Huxley

lanak ere oroitzapen ederrak ekartzen dizkio kazetariari. “Selma

Huxley, orain urte batzuk Euskal Herrira etorri zen kanadarra da

eta euskal bale-arrantzaren inguruko lehen ikerketa bideratu

zuen. Garai hartan gai erabat birjina zen baina Selmari esker,

egun, ikerlari bat baino gehiago ari da alor hori arakatzen.

Emakume hau ere historiara igaro da. Dr. Livingston Supongon

zehar emakume hausle asko ezagutzeko aukera izan nuen: Dina

Bilbao…”.

Mertxe Aizpuruak 1999an Gara egunkariaren izenean jaso zuen

Emakunde saria. Egunkariaren sekzio ezberdinetan, eduki zein

hizkuntzaren tratamenduan, emakumeen hausnarketa eta egoera

ezberdinak era normalizatu batean bideratzeagatik hain zuzen

ere.

Kazetariak bost urte eman zituen Garako zuzendari lanetan.

“Oker ez banago saria jendez gainezka zegoen Donostiako

Kursaal inauguratu berrian jaso nuen Txaro Arteagaren eskutik”

dio pentsakor. Ekitaldi polita izan zela gogoan du baita kuboan

bizi izan zen giroa ere.

“Gara martxan jarri genuen une beretik generoa ohikotasunez

landu da; argi izan dugu beti nondik jo behar genuen. Betiko

sekzioez gain, asteleheneroko Josebe Egia kolektiboaren iritzi-

Arriba, Josune Díez

Etxezarreta y Carmen Izaga.

En medio, Roge Blasco

(izda.) y Mertxe Aizpurua.

Junto a estas líneas, Xabier

Lapitz, todos ellos galardonados

en diferentes ediciones

de los Premios

Emakunde

e 37

artikulu azpimarragarriak dira horren lekuko”.

Kazetariaren aburuz emakumeek eta hedabideek erlazio estua

dute. “Idazteko orduan, ordea, badugu zer zuzendu. Gazteleraz,

adibidez, ez diot zentzu askorik ikusten ‘a bildua’ erabiltzeari.

Generoa errespetatzeko, arreta apur bat jartzea nahikoa da hankarik

ez sartu eta generoak errespetatzeko”.

Hiru urtez El altavoz saioko aurkezle eta zuzendari izan zen Xabier

Lapitzek, “Iñaki Espiga eta Susana Martírekin batera” eransten

du, 2002ko Emakunde saria erdietsi zuen. “1995ean, Ser irratiko

informatiboetako buru nintzela ere jaso nuen beste bat” dio.

Irrati-saioak, ¡Mujer tenías que ser! sailean, hamaika lan egindako

emakumeen esfortzua azpimarratu zuen. “Majo borrokatu behar

izan duten emakumeak ezagutzeko parada izan nuen. Guztiek

nekaezintasuna zuten komunean. Gogoan dut Inma Shara

orkestra zuzendariari egin nion elkarrizketa. Garai hartan

emakume zuzendari gutxi zegoen. Inma Sharak, adibidez,

orkestra baten aurrean lehen aldiz jarri zenean, batuta hartu zuen

arte, orkestrako gizasemeen aurrean autoritate falta antzeman

zuela aitortu zidan”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!